ACNURri buruz
 
 

1950ean NBEren Idazkaritza Nagusiak Errefuxiatuentzako Goi Komisariatua sortu zuen, agentzia “erabat apolitikoa”, Europan zehar noraezean zebiltzan milioi bat inguru gerra errefuxiaturi laguntzeko helburuz. Gaur egun, 22 miliotik gora pertsonari laguntzen dio agentziak, errefuxiatu, lekualdatu, aberrigabe, iheslari eta etxeratuen artean. Horietatik, gehientsuenak emakume eta haurrak dira. 120 herrialdetan ditu bulegoak, eta langileen %80k bertatik bertara egiten du lan baldintza gogor eta arriskutsuetan. Larrialdiko laguntza humanitarioa ere eskeintzen du.

Bere aldetik, ACNUR Euskal Batzordea 1998ean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta beronen helburu eta euskarria euskal gizartean errefuxiatuen egoera lazgarriaz berri ematea da. Era berean, ACNURen proiektuak diruz laguntzeko diru bilketak egiten ditu. ERREFUXIATUAK aldizkaria ere, 2004 urteaz geroztik Batzordeak bereganatu eta editatzen du.

 
<< URRIA 2008 >>
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31   
hilabete hau
AZKEN ZENBAKIA
134 zbk.  
Iraken errefuxiatuta dauden palestinarrak
Bidezkoa al da Irakiarrei ematen zaien tratua?
Eskualde Ikuspegiak
Misio Zaila:Laguntzen "urruneko kudeaketa", Iraken
Lekualdatu kopurua nabarmen ari da igotzen Iraken
Irak Odoletan: Irteera Isila